XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erakunde Publikoak, publiko eta doakoak izateko aukera zor liokete Ikastolari, EZELO eta antzeko legeak irenstera behartu gabe, baina badirudi garai hori ez dela oraindik iritsi.

Halere, gero azalduko ditugun arrazoiengatik, hau da, sare bakarra gaur gaurkoz ez delako posible, EIKEren irtenbidea, nahiz eta aurrean aipatu ditugun akatsak hor egon, irtenbiderik onena dela derizkiogu.

Laburtuz, EIKEren alde positiboak eta negatiboak gure eritziz hauek dira: Alde onak: - Ikastolei publiko eta doakoa izateko hurbiltze aukera (eta nahi dutenei pribatu bezala segitzeko aukera) ematea.

- Euskaraz ematen den irakaskuntzan jarraitzeko segurtasuna eta sendotzeko ahalbidea.

- Ikastolak, herriaren laguntzaz sortutako ondareak beretzako gorde ditzake, erabilpenaren eskubidea erakunde publikoei utziaz, baina jabegoa galdu gabe.

Era honetara, ikastolen ondasunak ez lirateke Administrazioaren eskuetara pasako.

- Ikastoletan gaur egun dagoen gestio eta organizazio aldetikako jokaera hain ezberdinak batuko ditu, koherentzia haundiagoa emanez eta ikastolak beren artean konparagarriagoak bihurtuz.

Alde eskasak: - EIKE egiteko era. Lege-Projektua egiterakoan ez gara kontuan hartuak izan.

- Ikastoletako ordezkariek EIKEren Kontseilu Nagusiaren barnean duten errepresentazio kaskarra (14tik, 3).

- Koherentzia-falta ikastolen funtzionamenduko organigraman.

- Zehaztasun-falta organoen definizioan eta beroien funtzioetan.

- EZELO edo LOECEren muga barnean egina izana.

- Euskadiko indar ezberdinek onartua ez izatearen arriskua.